2011/04/14

DANIEL, MIRIAM, ANE ETA ANDREA

Kaixo ! blogeko irakurleok:
Gaur lan asko egin dugu eta espero dugu gustokoa eta interesgarria izatea. Ea zuek hobeago egiten duzuen tokatzen zaizuen egunean.
Agur eta disfrutatu Aste Santua, egun bat falta delako. Baina ez ahaztu maiatzaren bian bueltatuko garela eta kurtsoko azken esprinta egingo dugula. 
 



"Camino eskolar- eskola bidea"



Durangoko Udaleku Tokiko Agenda 21 sailak proiektu piloto hau sustatu du.
Proiektuaren helburua Eskolara egunero egiten diren joan-etorriak helduen laguntza barik, modu iraunkor, osasuntsu eta seguruan izan daitezela da.

2010-2011 ikasturtean Landako Eskolan "Camino Eskolar-Eskolako Bidea" proiektua martxan jarri da.

Durangaldean aitzindari den proiektu honen bidez, eskolarako joan-etorriak nola egiten diren landu nahi da.

Motordun ibilgailuak alde batera utzi eta helduen laguntza barik ibilbide seguruetatik egindako joan-etorriak bermatu nahi dira.

Lan talde bat osatu da, lan talde honetanm hezkuntza komunitatea (eskolako zuzendaritza, irakasleak eta gurasoak) dago alde batetik. Bestetik Udala ere parte hartzen du.

Landako Eskolako umeek inkesta batekin eta bide-segurtasun auditoria batekin aberastuko da.

Proiektu honek Udalsarea 21ten laguntza dauka.
Datorren ikazturtera begira, Eskolako Bide proiektua Durangoko beste ikastetxeetan ere burutzen da asmoa.
 

Atso marrazkilari bat eskolan

Atso Ainara Azpiazu Aduriz marrazkilaria eskolara etorri zen.
Ipuin bat marrazkien bidez kontatu zuen.Ume guztiak liluratuta gelditu ziren ikustean zein ondo marrazten zuen.
Azkenean joku bat egin zuen marrazki batzuekin.
Oso ondo pasatu zuten umeek.

Eskolako berriak

  • Jantokiko greba dela eta, hirugarren zikloko ikasleek gaur bokadiloa jango dute. 
  • Gaur izan da lehen eguna Maite kontserjea ez dela etorri, atso jubilatu egin zuelako.
  • Eskolako atzeko partean zementua ipiniko dute beste lau zakarrontzi berriak ipintzeko. Zergatik?. Jendea urtebetetzea ospatu ondoren lurrera botatzen dute zaborra.
 

    Asteburuko partidak

    • Landako 00-B  futbol taldea Montefuerteren aurka jolastuko dute, 9:00etan Bilbon. 
    • Landako 99-D futbol taldea Aurerazalduperen aurka jolastuko dute, 9:00etan Berriatuan.
     

      2011/04/07

      Eider eta Ainhoa

      Kaixo lagunok:
      Hemen gaude gure super bloga zuei erakuzteko  prest
      Guk egindako albisteak irakurri dezakezue, asteburu honetako partiduak ere, gune berdeko kortxoaren berrikuntza...
      Espero dugu ondo pasatzea gure bloga irakurtzen, gu bezain ondo.
      Ondo pasa!!!

       

      Xabier eta Micaela.

      Kaixo lagunok:
      -Zer moduz? Gu ondo. Hemen gaude gure gaurko lana eskolako blogean egiteko prest.
      Espero dugu zuen gustukoa izatea.
      Guri interesgarria iruditu saigu. Beno, ondo pasatu irakurtzen
      gure bloga. Agur 




      Asteburuko partiduak

      •  Zapatuan, Landakoko neskak futbol taldeak, Betiko nesken aurka jolastuko du. 10:15etan, arriputzuetan.
      • Zapatuan, Landako 99-A saskibaloi taldeak, Urdanetaren kontra jolastuko du. 10:15etan, Landakon.
      • Zapatuan, Landako 00-A futbol taldeak, Orozkoren kontra jolastuko du. 12:45etan, Orozkon.
      • Zapatuan, Landako 00-B futbol taldeak, Basauriren aurka jolastuko du. 09.30etan, arriputzuetan.
      • Zapatuan, Landako 99-D futbol taldeak, Baskoniaren kontra jolastuko du. 11:00etan, arriputzuetan
      •  Zapatuan, Landako 99-B saskibaloi taldeak, Paules de Coralen aurka jolastuko du. 11:15etan.

      Eskolarako bidean, oinez, bizikletan edo autoz? Hor dago koxka!

      Oinez edo bizikletaz eskolara gatozenean ...
      • Lagunekin elkartzen gara bidean.
      • Jendea ezagutzen dugu.
      • Ez dugu ezer kutsatzen.
      • Durango hobeto ezagutzen dugu.
      • Kirol apur bat egiten dugu.
      • Iratzartzeko denbora izaten dugu.
      • Helduen laguntza barik ibil gaitezke. 
      • Auto-pilaketarik ez dugu bidean.
      • Puntualak gara.
      ...Ziur zerbaitetaz ahaztu garela! Abantaika pilloa ditu!

      Landako Eskola eta Durangoko Udalak Eskola Bidea proiektua martxan jarri dute.
      Eskolako bidea oinez edo bizikletaz, heldu laguntza barik eta segurtasun osoz egitea sustatu nahi du proiektu honek. Animatu zaitezte.



      GUNE BERDEA

      Gaur apirilak 7, agenda 21eko taldekideak gune berdean elkartu dira kortxoa berritzeko.

      Bigarren ziklokoek parte hartzen dute talde honetan. Kortxoa berritzeko paper batzuetan kontsumo arduratsuari buruzko esaldiak margotu dituzte. 

      Azkenean gune berdeko kortxoa oso polita gelditu da. 
       
      Animatzen dizuegu agenda 21eko taldean parte hartzea oso lan politak egiten direlako eta oso interesgarria delako.

      Ikus dezagun nola egiten duen naturak.

      Ona hemen adibide bat zuek ikusteko: zer egiten duen maskorrak.

      Maskorren nakarraren  iturburua itsasoko ura da, hortik sortzen baita. 
      Mineral-geruzaz eta polimeroz osatutako egitura automihiztatu horiei esker, maskorrak izugarri gogorrak dira, teknologia handikoak gure zeramikak baino bi aldiz gogorragoak.
      Gainera, labeetan landutako zeramiketan ez bezala, sorkuntza-prozesua organismoaren inguruan eta barruan gauzatzen da, itsasoko uretan, giro-temperaturan, zaratarik atera gabe eta kutsatu gabe.

      Peruko eta bertako ikasleak, bizitza ohituraren gainean elkarri galdezka.

      Hemen fabrika asko ote ditugun galdetu du pantailan konektatuta zeuden  neskak, eta Berriztik, mutikoak "Bai, gure ustez larregi" ezan zioten.

      Durandaldeko eskualdea eta Peru hainbat galdera egiten dira elkarri bideokonexioarekin, eta korreo elektroniko helbideak trukatu ere bai.

      Bai han bai hemen, kontsumo arduratsua lantzen ibili dira ikastetxeetan, eta  kontsumo ohituraren eta kulturaren gaineko galderak egin dizkiote elkarri.

      Astelehenean durangoko ikasleak egin dute konexioa, durangon. Martitzenean Berrizko kultur etxean elkartu dira Berriz, Elorrio eta Zaldibarko ikasleak, eta eguenean Iurretako instituan eduki dute bideoforoa Iurreta, Abadiño eta Otxandioko ikasleak.
      Peruzko informazioa jakin ba nahi duzu egizu klik hemen
      Durangaldeko informazioa jakin ba nahi duzu egizu klik hemen

      ZIENTZIA UDALEKUAK



      Bigarren urtez, gazteek Zientzia Udalekuez gozatzeko aukera izango dute. Zientzia Udalekuak Elhuyar Fundazioak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta. Elhuyar Fundazioak urte asko darama gazteen artean zientzia era atseginean zabaltzen, eta ekimen horren helburua da zientzia- bokazioak goiz eta modu erakargarrian piztea Euskadiko gazteen artean.
      Izena emateko epea apirilaren 4tik 15era izango da. Tokiak zozkatu egingo dira izena ematen duten guztien artean.Izena emateko, sartu 
       
      Informazio gehiago lortzeko, deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira                          ( ordutegia: 9.00 - 14.00) edo sartu http:// udalekuak.elhuyar.org webgunean.

      JOKUA:"KONTSUMO ARDURATSUA"


      Eskolan, kontsumo arduratsuari laguntzen dion talde bat dago, agenda 21 izenekoa.
      Talde honek joku bat antolatu du "kontsumo arduratsua" izenekoa.
      • Eskolako gune berdean, apirilaren 7an buruketa bat egongo da.
      • Buruketa honetan egiten diren galdereen erantzunak orri batetan idatzi. Erantzunen orria (paper berrerabilia erabili) gune berdeko buzoian sartu.
      • Ez ahaztu izen- abizenak , zikloa eta zure taldea zein den jartzea.
      • Erantzun zuzena lortu duten guztiekin sorteoa egingo da apirilaren 15 ean.
      SARIA
      Ordenagailuan jolasteko bi jolas.
      • "IRAUNTXOAK II hondakinen aurka" jolasa
      • "IRAUNTXOAK III eta ura" jolasa.
      Animatu eta parte hartu!!!