2010/05/20

Tintinen erakusketa gure eskolan

Eskolan Tintinen erakusketa prestatu dute. Irakasle gelaren alboan maketa bat jarri dute eta maketan Tintinen lagunak eta bera espaziontzi batean agertzen dira. Erakusketa hau Maitek, liburutegiaren arduradunak prestatu du.

Erakusketa bi aste egongo da eskolan maiatzaren 17tik ekainaren 1a arte.
1-Zatoz liburutegira "Tintinen abenturak" ezagutzera:

- Liburuak
-Pertsonaiak: Tintin, Milu, Haddock kapitaina...
-Idazlea: Hergé ( belgikarra )

2- Eta komikiak nola egiten diren ikastera:
- Biñetak
-Globoak

Hau dela eta, eskolan komikien lehiaketa antolatu da.

-Gaia eta bineta kopurua: Librea
-Plantilak erabilita ala asmatuta

Epea: Ekainaren 8rarte.

Anima zaitezte, eta parte hartu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario