Orain dela oso gutxi, 2 hile edo, neska bati gertatu zitzaiona kontatuko dizuet, halloween egunean. Neska Maider deitzen da.
Halloween egunean, bere laguna izarorekin gelditu zen, halloween festa bat egiteko mendian.
Mendia igotzen ari zirela, txabola abandonatu bat ikusi zuten eta hara sartu ziren. Txabola oso zaharra eta iluna zen, hotz asko sentitzen zuten neskek gau hartan.

Bidean otso baten zaratak entzun zituen eta beldurtu egin zen. Korrika joatea pentsatu zuen eta bi metro geratzen zitzaionean supermerkatura heltzeko, harri batekin jauzi zen.
Lurrean zuen aurpegia eta atzera begiratu zuen. Suge eta mamu batekin topatu zen, eta ohiu egin zuen ea Izarok entzuten zion, baina alferrik.
Sugea oso handia zen, berdea, mingaina gorriarekin, erdi apurtuta eta begietatik odola ateratzen zitzaion.
Mamuak, eskuak eta hankak zituen, zuru-zuria zen, begi moreekin eta Uuuuuuuuuuuuuuuuu!!! esaten. Berari odola sabeletik ateratzen zitzaion eta maiderren eskuan odola erori zitzaion! Mamuak belarriak zituen! Baina bat zintzilik zituen!
Entzun zion bakarra dendaria zen. Mamua eta suguea joan zirenean, dendaria Maider lurretik jaso eta dendara eraman zuen.
Bitartean , Izarok, Maider ez zela etortzen konturatzerakoan, denada joatea erabaki zuen.
Heldu zenean, dendaria Maiderri txokolate beroa ematen ikusi zuen. Maiderrek mamua eta sugearekin pasatu zitzaion guztia kontatu zion. Janaria eta edari batzuk hartu eta txabolara bueltatu ziren.
Afal ostean antzerki bat asmatu zuten, eta antzeria " Halloween" deitzen zen. Oso ondo pasatu zuten neskek gau hartan.
Etxera joateko garaia zen, baina neskek beldur handia zuten.
Orduan dendara joan, eta lo egiteko bi zaku erosi eta txbolara lo egitera joan ziren.
Hurrengo egunen esnatu eta taberna batean gozaldu zuten: tostadak eta cola - cao, primeran gozaldu zuten.
Neskek etxera joateko ordua zela pentsatu zuten eta etxerantz abiatu ziren.
Izaroren amak hau esan zien heltzerakoan:
- Zer, gustatu zaizue gure txantxa?
Maiderren amak hau esan zion Maiderri:
- Zer , gustatu zaizue gure txantxa?
Neskak barrez lehertu ziren mamua eta sugea beraien amak zirela konturatzeratzerakoan!
Hala bazan, edo ez bazan,
sar dadila kalabazan,
eta atera dadila
Halloweeneko festan!!!
Ana Baños
Ezkia gela
3. zikloa
Urdin Argia
No hay comentarios:
Publicar un comentario