2011/11/24

"Eskola Bidea - Oinez Busa"

"Eskola Bidea - Oinez Busa" deritzon proiektu batean elkarlanean aritzen proposatu digu. Proiektu honek Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3., eta 4. mailako ikasleek garraiobide iraunkorrak erabiltzea sustatzen du, kutsadura-emisio gabeko garraioak hain zuzen. Horretarako etxetik eskolarako joan-etorriak oinez, helduen laguntza barik eta ibilbide seguruetatik egitea bultzatuko da.
Proiektu honek zuen seme-alaben autonomia garatzea, hiri-ingurunean aldatzea, eta denontzat aire garbiagoa lortzea bilatzen du, gaur egun dauden egoera batzuk indartuz eta beste batzuk aldatzea proposatuz. Nola?.
Zuek proiektuaren partaidea izatea gustatuko litzaiguke eta horregatik proiektuaren nondik-norakoak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Guraso talde bat izango da esperientzian parte hartuko duena ikasleei laguntzen. Halaber, geltokiak jarriko dira inguruko umeak jasotzeko, eskola autobus batek egingo lukeen moduan.
Bi ibilbide jarri ditugu: Lehena, Frai Juan Zumarraga kalean eta baita Iurretako zubiaren ondoan hasiko da eta bigarrena Durangoko erdigunean ( Kurutziaga kalea).

No hay comentarios:

Publicar un comentario