15:30-etan hartu genuen autobusa, ostiralean. Heldu ginenean sorpresa ederra hartu genuen albergea oso handia zelako. Maletak maisuak esandako logeletan utzi ondoren patiora joan ginen eta pixka bat jolastu ondoren herrikirolak egin genituen. Gaueko 22:00-tatik 00:00-etara diskoteka batean dantzatu genuen eta oso ondo pasatu genuen. Ohera joan ginenean gaupasa egin genuen eta goizeko 9:00-etan maisuak asko aserretu ziren zaratatsu ibili ginelako, eta gosaldu genuen. Gosaldu ondoren berriro patiora joan ginen eta bazkalordurarte egon ginen. Gero mendira joan ginen eta musuplakaje jokura jolastu genuen. Han bokadiloa jan genuen eta menditik bueltatu ginenean 00:00-rarte kutxara jolastu genuen eta ohera joan ginen.
Hurrengo egunean berriro gosaldu genuen eta patiora joan ginen, pelikula batzuk grabatu egin genituen eta bazkaldu genuen, gero patiora joan ginen. Amaitzeko Piraguismo egitera joan ginen eta euri asko egin zuen baina piraguismo egiten jarraitu genuen. 17:00-etan autobusarengana joan ginen eta Durangora bueltatu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario