Hurrengo astean talde batzuk Merinoaren ibilbidea egingo dute talde batzuk ez zuten egin eta. Atelehenean, 15a, urdin argia eta berde iluna joango dira. Asteartean, 16a, gorrikoek eta 17an, asteazkena urdin iluna eta berde argia.
Eskolako sarreraren platanondoa farolaren argia estaltzen du eta eskolak udalari eskatu dio beste farola bat ipintzea baina platanondoa ez estaltzea farolaren argia.
Eskolaren sarreran dagoen etxea hesi metaliko batez inguratuta zegoen baina hesia txarto zegoen. Orain hesia kendu dute eta barrote itxurako hesi batzuk ipintzen hasi dira.
Apirilaren 10etik 23arte egongo da Tarzanen erakusketa eta honekin batera sei liburu bidali dituzte. Edgar Rice Burraughs Ameriketako Estatu Batuetako idazlea izan zen Tarzan pertsonaiaren sortzailea. Liburutegi orduetan txostentxo egongo da Tarzani buruz eta bere sortzaileari buruz nahi duenak informazioa lortzeko. Amaitzeko marrazki batzuk egongo dira margozteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario