2013/12/05

Eskolako albisteak

  • Eskolan azken bolada honetan proiektu berri bat egiten ari gara: Birziklatzeko gauzekin eskultura bat egitea eta eskultura erakusketa egongo da abenduaren 20an. Eskulturak abenduaren 16tik 20ra entregatu ahal dira. Bigarren eta hirugarren ziklokoak egingo dituzte, bakarrik nahi dutenak. Eskulturak etxean egingo dituzte. Erakusketa gune berdean izango da.
  • Zientziak  erakutsi eta lantzeko irakasle talde bat prestakuntza saioa hartzen ari da irakasle aditu batekin. Gaurko saioan mikroskopio digitalaren erabilera lantzen ari dira. Gero, irakatsitakoa praktikan jartzeko.
  • 11:00etan plastikako batzuk, Lurdesekin, Ezkurdiko zuhaitza apaintzen joango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario