2014/10/03



LIBURUTEGIKO ORDUTEGIA




Datorren astelehenetik aurrera, irailak 29, liburutegia zabalik egongo da. 
Liburutegiko ordutegiak:

JANTOKIKO ORDUTEGIAK 3 SAIO:

  • 12:30etik- 13:05era 2. eta 3. ziklokoak 
  • 13:10etatik- 13:50era 2. eta 3. ziklokoak 
  • 14:20tik- 14:55era 2. eta 3. zilokoak


Kopurua: 25 ikasle

Asteazken eguedietan ez da egongo liburutegiko zerbitzurik

ARRATZALDEZ

  • 16:30etik -18;00etara 2.eta 3. ziklokoak


ZER EGIN DEZAKEZUE:

  • Liburu mailegua 
  • Irakurketa
  • Kontsulta
  • Etxeko lanak...
Zumarra gela erabiliko da. 



MAILEGUAREN BALDINTZAK


1.- Kontsulta liburuak, hiztegiak eta entziklopediak ezin dira mailegatu eta etxera eraman. Denon eskura egon behar baitituzte

2.- Liburuak eramateko eta itzultzeko liburuzainak kudeatuko ditu. Beraz, itzultzerakoan bere mahaian utziko ditugu.

3.-Fikziozko liburuen mailegua 15 egunekoa da, eta bitan berritu daiteke mailegua. Betiere, liburuzainari esan behar zaio.

4.- Liburuak kontu handiz erabiliko dira. Irakurlea liburuaren arduraduna da.  


ERABILTZAILE ONAREN ARAUAK


1.- Liburutegian ikasle eta irakasleen zerbitzurako dago.

2.- Liburutegian ahopeka hitz egitea gomendatzen da.Zarata enbarazu izan daiteke beste umeentzat,eta irakurketa lanean arreta gal dezakete.

3.- Liburutegiko erabiltzaileek bertako materialerako duten erantzukizuna onartuko dugu.

4.- Mahaiaren ingurua garbi eta txukun mantenduko dugu betan dagoen bitartean eta lana bukatzerakoan, dena batuta utziko dugu beste talde batek erabiltzeko prest.

5.- Baten batek ez balitu liburutegiko arauak beteko liburutegia uztea eskatuko zaio eta epe batean sartzea ere galeraziko zaio.  
                                                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario