2014/12/19



                                          Gabonak        


Datorren asteartea, abenduak 23a, eguerdiko ordubatetan amaituko ditugu eskolak. 
Egun horretako lehenengo bi saio beti bezala egingo dugu eta jolasorduaren ostean Gabonetako saio berezia izango dugu.

Beraz, Gabon zoriontsuak pasa eta urte berri on izan!!

A!!, baina ez ahaztu urtarrilaren 7an bueltatuko garela. 
Zintzoak izan, bestela.....  Ikatza!!

                             

Ingeleseko barnetegia


Ikasturte honetan ingeleseko barnetegia, 6.mailakoentzat, bi txandetan egingo dogu. Lehenengoa urtarrilaren azkenengo astean izango da eta talde laranja eta urdineko ikaskideak joango dira.

Bigarrena otsailaren 16tik-20ra izango da eta gainontzeko ikaskidei tokatuko zaie joatea.


     Delegatuen batzarrak

Oporretatik bueltan, urtarrilean gelako delegatuekin bilerak hasiko dira, hainbat gai landuko dira; Lehenengoa izango da"Nortzuk osatzen dugun eskola". Bi saio izango dira ziklo bakoitzarekin, bata errekreo orduan eta bestea errekreo ostean.

                                           
                                                                     

No hay comentarios:

Publicar un comentario