2015/02/06

Elurra mara- mara




ELURRA MARA - MARA

Aste honetako albisterik garrantzitsuena elurra izan da. Asteazkenetik elurra mendietan, teilatuetan, kaleetan eta eskolako inguruetan. Pozik gau
de aspalditik ez dugulako elurrik ikusi hurbiletik. Badakigu eragozpenak sortzen direla errepideetan eta irakasle batzuek ezin izan dutela eskolara heldu, baina gu primeran gaude egunerokotasuna apurtu egin delako eta elurrarekin jolasteko aukera dugulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario