2015/04/17





ZUEN LANEN BEHARRA


Prentsa gelan "Entretenigarriak" atalean jartzeko, zuen lanak behar ditugu, Joko matematikoak hain zuzen. Beraz saia zaitezte bidaltzen.




INTERES FALTA 

Laguntza faltagatik Prentsa gelako arduradunak "Inkesta" atala kentzea erabaki du. Behin eta berriro gure erredakdoreek arazoak izaten dituzte ikaskideek erantzunik ez dutelako eman nahi. Hori dela eta, interes faltagatik beste atal bat jarriko dugu.


HARRITUTA GAUDE!!!

Ostiraletan bi saio izaten dugu eskolak dituen bi blog elikatzeko: LEIA (eskolako albisteekin) eta elumaren kilima (zuen lanak ateratzeko). Blogak eskolako web orrialde barruan daude kokatuta, horrela MUNDUKO jende guztia irakur dezan. Beno, bada, harrigarria da eskolako ikaskideek ez dakitela bi "blog" horiek daudenik. Zoratzeko modukoa!!! 
Zer egin beharko genuke? Ikasleen atzamarra hartu eta ordenagailura eraman esanez klik egin behar dela eskolako web orrian, blog-ak bilatu eta irakurtzeko? Zein motatako ikasleak ditugu eskolan? Hain trebeak beraiek interneten eta ez dakitela bi blog ditugunik?



Gure ustez tutoretzan aztertu egin beharko genuke gure jarrera pasiboa, zer dela eta zer eragin mota sor dezake horrek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario