2015/05/22




Lehenengo eta bigarren zikloko ikasbidaiak
Aste honetan bai 1.zikloko ikaskideak bai 2.ziklokoenak ikasbidaiak egin dituzte. Batzuk Madariaga dorretxea bisitatzera eta beste batzuk Bilbora ETB eta Arte Eder museoa ikustera.


Aukerakoen orria bananduta
Atzo 6.mailakoei datorren kurtsorako aukeratu behar dituzten aukera askeko ikasgaien orrialdea banandu zen. Ahalik eta lasterren ekarri behar dituzte beteta.



Instituturako bisita
Datorren astean, maiatzak 27, 6. mailakoak institutura joango gara bisita egitera.




21 egun eskola amaitzeko
21 egun falta zaizkigu ikasturtea amaitzeko. Jo eta fuego ibili kurtsoa gainditzeko. Hala, bada!!!


Delegatuen batzarra
Atzo 3.zikloko delegatuak Pilirekin elkartu ziren.




Alarma faltsua
Aste honetan alarmaksalto egin du. Denok irteteko prestatu ginen baina klasera bueltatzeko esan ziguten ez zegoelako arriskurik. 30 minutu geroago erre usaina nabarmendu genuen baina zirudienez palomita erreak izan ziren. Nor izan zen palomitak erre zituena?

No hay comentarios:

Publicar un comentario