2015/06/12


Ordutegi berria
Datorren asteartean, ekainak 16, 19ra arte eskolara goizez bakarrik etorriko gara. 
Jantokikoak 15:00ean irtengo dira eta gainontzekoak 13:00etan.



Nagusien agurra
Ostegunean arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara 6.mailako ikaskideen agurra izango da.


Zuhatza
Gaur arratsaldean 6.mailako ikaskideak 15:00etan Zuhatzara joango dira asteburua pasatzera.
ONDO PASA!!!
  

Dantzetarako musika
Datorren astean zehar ikasturte amaierako jaian parte hartuko dutenak "pen-drive" batean ekarri beharko dute erabili beharko duten musika edo abestia.
                                           
                             

                     Azkenengo jaia
Honekin lotuta gogoratu ikasturte hau amaitutzat  emango dugu ekainaren 19an. Orduan, goizean eskolako jaia izango dugu eta arratsaldean jarraituko duzue Gurasoen Elkarteak antolatu dituen ekitaldiekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario