2016/04/04



Belar mozketa

Gaur goizetik belarra mozten egon dira eskolan.


Kartela
Landako eskolako ate nagusiko atezain automatikoaren ondoan kartel bat jarriko dute. Hor atezainaren ordutegia egongo da jarrita. Lehen ez zegoen ordutegirik eta orduan txarto joaten zen.

    Bizikleta berriak
Haur Hezkuntzarako ume txikientzako bizikleta batzuk erosi dituzte jantokiko orduan erabiltzeko.



Plastikako irteera
Plastikakoek Olentzeroren lehiaketa irabazi dute eta horren esker apirilaren 6 an, asteazkena, Pozalaguako kobetara joango dira baita Karpinera ere.
Irteera goizeko 9:00etatik hasita arratsaldeko 18:00 arte iraungo du.

Bertsolaritza
Talde zurikoek eta morekoek gaur hasi dute bertsolaritza saioak.
Mutil bat dator eta bertsoak nola egiten diren azaltzen digu.
Astean behin izango da.




Aste Santuko oporrak
Gaur Aste Santuko oporrak bukatu ditugu. Orain udararte itxaron beharko dugu. Jo!

Ikastaroa
Apirilaren 5, 6 eta 7an irakasleek ikastaro bat izango dute eskolan. Gaia irakurketa da eta emaileak Berritzeguneko aholkulari bat izango da. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario