2019/12/13

Euskera eguna Landako eskolan

                                
Abenduaren 3an "Euskararen eguna" ospatu genuen Landako eskolan. Bertako ikasgela guztiok patiora irten ginen eta zuhaitz bat ipini genuen patioaren erdian. Jaitsi ginenean, zuhaitza hosto gabe zegoen, eta txikienetatik hasita, nagusietaraino ikasgela bakoitzak kompromesuz betetako bina hosto genituen eskuetan.

Lehenengo, haur hezkuntzako umeek kompromezuak zuhaitzaren  hostoetan ipini zituzten. Gero lehen hezkuntzako 1. ziklokoak, 2.ziklokoak eta 3.ziklokoak hostoetako mezuak mikrofonoaz irakurri zituzten eta gero ipini zituzten. Azkenik ziklo bakoitzak dantza ezberdin bat egin zuen:

Haur hezkuntza:Txulalai
1.zikloa:Gora euskara!
2.zikloa:Pitx
3.zikloa:Txapeloaz

Denok batera: Ahobizi, belarri prest.

Dantzak bukatu zirenean, ikasle guztiek batera koreografia ezberdinak dantzatu zituzten ikasgeletara igo aurretik.

Lau eta erdietan berriz,  txokolatea, dantzariak eta oparien zozketa egon ziren guraso elkarteak antolatuta.

Aurten ekintza nagusia zuhaitzarena izan da. Bertan, garrantzitsuena zuhaitza hostoz beteta egotearen esanahia da. Hosto guztiek ikastetxeko ikasle guztien euskararekiko kompromesua adierazten dute, eta ez euskara egunekoa soilik, baizik eta urte guztiko egun guztiena. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario