Otsailaren 21ean inauteriak ospatu genituen Landako Eskolan.Ikasle guztiak mozorratuta etorri ginen eskolara. Aurtengo gaia unibertsoa izan zen. Jaia arratsaldean ospatu genuen eta jarduera ezberdinak egon ziren.
Lehenengo eta behin, bakoitza bere klasera joan zen eta han mozorroak jantzi genituen, gero patiora jaitsi ginen eta bakoitzak abestiarekin bere dantza dantzatu zuen.
Hona hemen txikienetik nagusienetara zein dantza dantzatu genituen:
Haur hezkuntza: Altxaporru eta Astronauta tronpeta flauta.
1. zikloa: Eight planets.
2. zikloa: Space.
3. zikloa: Euritan dantzan, Michael Jachson eta Erre zenituzten sorginak.
Dantzen ostean txokolatea banatu zen ikasle guztientzako eta borobilean jarri ginen txokolatea hartzeko. 16:30etatik aurrera guraso elkartea hainbat ekintza antolatu zuen adibidez: aurpegia margostu, ginkana, 18rak aldera Landako Eskolako inauteri eguna bukatu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario