2011/04/07

Eskolarako bidean, oinez, bizikletan edo autoz? Hor dago koxka!

Oinez edo bizikletaz eskolara gatozenean ...
  • Lagunekin elkartzen gara bidean.
  • Jendea ezagutzen dugu.
  • Ez dugu ezer kutsatzen.
  • Durango hobeto ezagutzen dugu.
  • Kirol apur bat egiten dugu.
  • Iratzartzeko denbora izaten dugu.
  • Helduen laguntza barik ibil gaitezke. 
  • Auto-pilaketarik ez dugu bidean.
  • Puntualak gara.
...Ziur zerbaitetaz ahaztu garela! Abantaika pilloa ditu!

Landako Eskola eta Durangoko Udalak Eskola Bidea proiektua martxan jarri dute.
Eskolako bidea oinez edo bizikletaz, heldu laguntza barik eta segurtasun osoz egitea sustatu nahi du proiektu honek. Animatu zaitezte.



No hay comentarios:

Publicar un comentario