2022/12/01

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko da.

 Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko, eguna ENE, euskararen aldeko ospakizun eguna da,  Frantzisko Xabierkoaren egunean; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz.

1930ean Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen naziorteko egun gisara. Lehen ospakizun egun horrek “lotsa handia litzateke guk, Euskaldunok, geure hizkuntza galtzen ikustea” izan zuen goiburu.[Gerra Zibilaren ostean, 1949an berpiztu zen, Buenos Airesko Laurac Bat elkartean eta, besteak beste, mundu osoko euskaldunei euskara landu eta sendotzeko laguntzak eskatzen zizkieten.

Frankismo garaian, Ipar Euskal Herrian eta Amerikako zenbait lekutan ospatzeko beste aukerarik ez zen izan, Espainiako diktadurako zentsuraren ondorioz. 1995ean Eusko Jaurlritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten eta mundo osoan ospatzen da.

 




No hay comentarios:

Publicar un comentario