2023/01/26

Agate deuna ospatuko dugu datorren ostiralean eskolan

 

Agate deuna ospatuko dugu datorren ostiralean eskolan

Datorren ostiralean, otsailaren 3an Agate Deunaren bezpera eguna ospatuko dugu eskolan. Arratsaldean abestera aterako gara eta 16:25etan familiekin bartuko gara elkarrekin abesteko. Agate Deuna eguna otsailaren 5an ospatzen eta Euskal Herriko herri askotan, ohitura da  egun horretan  edo bezperako egunean, herrian zehar  koadrillan kantatzea makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin.

Agata CatanianSizilian, jaio zen 235. urtean. Tradizioak dionenez, Quinciano gobernadoreak berarekin ezkondu nahi zuen vaina Agatak ezetza esan zion. Mendeku gisa Agata gisa kartzelaratu zuen. Bularrak moztu eta hil arteko torturak sufritu izan zituen. Handik gerora, Eliza Katolikoak saindu izendatu eta otsailaren 5a aukeratu zuen bera omentzeko.

Hala ere, badirudi ospakizunak bere sustraiak kristautasuna zabaldu aurreko garaietan dauzkala. Aditu batzuen iritziz, Agataren inguruko festek zerikusi handia dute inauteriekin. Neguko solstizioaren ondoren, eguna luzatzen hasten denean, zuhaitz adarrak berritzen hasten dira eta orduantxe izaten da adar horiek kimatu edo podatzeko garaia. Hala, naturaren esnatzea ospakizun bihurturik, koadrillatan abestera ateratzeko ohitura hasi zen aintzina.

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario