Maiatzaren 17an LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu genuen Landako eskolan
Gure eskolan pertsonen eskubideak defendatzea eta diskriminazioa adierazten duten indarkenia mota guztiak desagerraraztea aldarrikatzen dugu. Eta horregatik atera ginen eskola guztia patiora.
Ortzadarraren kolore guztietako bihotzak eskuan harturik kalera atera ginen eta denok batera “Sentipenak askatu” abestia dantzatu genuen.
Jai giroan eta humore ona adieraziz, bakoitzak askatasunez nor izan nahi duen eta nor maite nahi duen erabakitzeko eskubidea duela defendatu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario