Eskola publikoaren jaiaren kronika
Euskal Eskola Publikoaren 20. Jaia. Arrakasta itzela
Mila esker parte hartu duzuen guztioi !
Arrakasta itzela Eskola Publikoaren Jaiaren 20. edizioan. Arrakasta itzela izan zuen atzoko jaiak, denetariko jarduerak, emanaldiak, jolasak, musika eta dantzak bildu ziren bertan. Jendetza etorri zen egun osoan zehar Bilboko Arenalera eta kolorez jantzi zituen bost zonaldeak. Jaiaren hasiera Arriaga Antzokian izan zen.
Arriaga Plaza. Gaztedi dantza taldeak ireki zuen emanaldien txanda bertan 11etan eta Sun Magoa aritu zen gero publikoa harrituta utziz. Egun osoan Betizuren iglua egon zen plazaren bestaldean.

Areatzako Pasealekua. Egun osoan jendea hurbildu zen jaiara etorri ziren GGKEen eta artisauen erakusketak ikustera. Leonekin elkarteak "Piñata" tailerra egin zuten goizez eta eguerdian Piñata jolasa, Nikaraguan egiten den moduan. Emaus elkarteak erreziklaje tailerra egin zuen bertan eta Kale Dor Kayikok txapa eta "palmas" tailerra. Parkearen erdiko eszenatokian eskolen dantzak DJ Xaiboren laguntza izan zuten, primeran pasatu zuten taulen gainean zein aurrean zeudenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario