2011/06/09

Eskolara oinez

Aste honetan Eskolara oinez joateko proiektu pilotua abian Landako Eskolan
 
Umeek eskolara joan-etorriak zelan egiten dituzten aztertu dute Landako Eskolan. Ibilbide bi zehaztu dituzte bide hori elkarrekin oinez egiteko eta aste honetan egingo dute lehen proba.

Guraso boluntario batzuen laguntzagaz Landako Eskolara taldean eta oinez joango dira ikasle batzuk.

Egitasmoa Durangoko Agenda21eko sailak bultzatu du eta Udalsarea21ek finantzatu. Datorren asteko esperientzia pilotuaren emaitzak ikusi eta gero eskolan ekimena finkatu edo ez erabakiko dute. 

Umeek eskolara joan-etorriak egiteko dituzten ohiturak aztertu eta gero antolatu dituzte ibilbideak, eta datorren astean goizetan egingo dute proba, bederatziretarako umeak eskolara eramanez.

Ibilbide horiek zehazterakoan umeak non bizi diren hartu dute kontutan, eta joan-etorriak mugikortasun eta irisgarritasun irizpideak kontutan hartuta diseinatu dituzte. Proiektuak aurrera jarraitzen badu, beharrezko bada beste ibilbide batzuk sortuko dituzte.


Berri osoa irakurtzeko egizu klik hemen 

No hay comentarios:

Publicar un comentario