2011/06/02

Landako Eskolara Oinez

Ekainak 6tik 10era Landako Eskolan Oinezbus ekimena burutu behar dugu. Ekimen honek "Landako Eskolara Oinez" izena izango du. Dakizuenez, bi ibilbide diseinatu ditugu, gure umeak eskolara oinez eta beraien kabuz joan daitezen. Jarraian Oinezbus honen geralekuak eta irteera ordutegia zehazten dugu:

1 Linea (bi hasiera ditu eta Mikeldia dagoen tokian elkartzen dira)

1. Mapfreren parean  8:40  eta  Iurretako parke berria (Ebroko zubiaren ondoan)  8:40

2. Mikeldi aurrean. Zubi berriaren ondoan. 8:45 (Geralekua).

3. Landako eskola


2 Linea

1. Garai jauregia. Lehenagoko liburutegia. (Geralekua). 8:45

2. Etexebarria liburudenda (Geralekua). 8:50

3. Caja Laboral (Geralekua). 8:53

4. Landako eskola

 


 Geraleku bakoitzean kartel bat ezarriko dugu. Kartel honen adibidea hemen daukazue ikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario