Ekainaren 5ean ingurumenaren eguna ospatzen da ere. Bilbora etortzeko eskura daukazuen garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizuegu, Bizkaibus, Metro, trenak… Bilbokoak Bilbobus edo tranbia ere hartu ahal duzue baita oinez edo bizikletaz etorri. Derrigorrez garraio pribatua erabili behar baduzue autobusak zein kotxeak Botika Zaharrean aparkatu ahal dira egun osoan. Autobusek jendea Hurtado de Amezaga kaleraino hurbildu ahal dituzte eta bertan jaso ere. Kotxez etorriz gero metroz hurbildu ahal zarete jai guneetara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario