2011/2012 Landako Eskolako Agenda 21 ordezkariak
2. bilera
Martxoaren 15a
EKINTZA PLANA AURKEZTU
- “Arbolak zalbatzen”: Ziklo bakoitzak izango du kontenedore urdin bat eta gelako kontenedorea uzten den bakoitzean atezainei ontzi betea erakutsi ondoren margo berezia jasoko dute. Uzten dugun bakoitzeko arbolaren atal bat margotzen da eta 65 egin ondoren arbola bat zalbatu dugu (arbola bat gutxiago beharko dugu papera egiteko).
- “Amatatu argia”: gelatik irten baino lehenago eta inor ez bada egongo hurrengo saioan argiak itzaltzeko abisua aldatuko da.
- “BEGIRATOKIA”: Eskolako “fenomeno misteriotsuen” begiratokia: behaketa egin eta emaitzak jasotzeko gunea. (gelako argiak piztuta inor ez egon arren, materiala lurretik botata edo hondatuta, gelako materialen “desagerpen misteriotsuak”, gelako materialen nahaste-borrasteak, motxilak lurretik botata … ). “Fenomeno misteriotsurena” ikusi ezkero, honen berri emateko orritxoa erabili dezakegu eta Gune Berdeko BEGIRATOKIAN jarriko dugu edo prentsan argazki kamera eskatu eta argazkia ere gehitu ahal dugu “fenomenoa” denoi aurkezteko.
- “Gora gure energia”: 1. eta 2. zikloko ikasleak martxoaren 13tik 16ra osatuko duten ekintza. Energia berriztagarriak ezagutuko dituzte.
- “Elikaduraren subiranotasuna/Merkabilbao”: 3. ziklokoentzako ekintzak elikaduraren inguruan.
Ekintza guzti hauek Landako Eskolak AGENDA 21eko HELBURUA aurrera:
KONTSUMO ARDURATSUA aurrera eramateko da.
PATRUILA BERDEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario