'MARTXOAK 8'ko 1. Kartel Lehiaketa (2012)
2012. urteko 'Martxoak 8'ko leloa: Parekotasunaren alde nago! izango da.
Hona hemen kartel lehiaketaren arauak: - Lehiaketa honetan edozein pertsonak hartu dezake parte.
- Aurkeztu beharreko kartelen neurriak A-4koa izango da.
- Teknika librea izango da.
- Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute : Parekotasunaren alde nago! Lemaz gaiz, kartelak” MARTXOAK 8” testua ere izan beharko du.
- Irabazleak, saria jasoko du.
- Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake ikastetxeak.
- Egilearen nortasuna kartelaren atzekaldean aurkeztu behar da.
- Kartelak 2012ko martxoaren 15era bitarte, 16:30ak baino lehen, eraman behar dira Zuzendaritzara.
- Epaimahaiaren eraketaren berri emango du Zuzendaritzak, erabakia ematen duen egun berean.
- Saritutako lana Ikastetxearen esku geldituko da eta kaleratzeko eskubidea izango du, (datorren ikasturteko familiei bidaltzeko oharra izango da).
- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. 12.- Lehiaketa honetan parte hartuz gero, esan gura du arau hauek onartzen direla. Landako Eskola
No hay comentarios:
Publicar un comentario