2017/03/10

AGENDA 21

Klima aldaketaren aurrean egin dezakeguna!!!
Zabor gutxiago sortzeko, urrezko 3 arauei (murriztu, berrerabili eta birziklatu) jarraitu behar diezu:
Murriztu:  ez da “aurrezteko plana”, ez da “ez kontsumitzea”;  zentzudunez kontsumitzea da.
·       Eskuratuko duzun produktua benetan beharrezkoa den balioetsi.  Zure buruari  hau erosteko beharra dut?  galdetu.
·       Gehiegi paketatuta daudenak saihestu behar dituzu.
·       Erabili eta botatzeko gai gutxiago erosi.
Berrerabili: Ahal den guztietan, ez bota erabiltzen jarrai dezakezun ezer. Helburu bererako edo beste baterako erabil ditzakezu.

Birziklatu: Ingurumena babesten laguntzeko, birziklatu hondakin guztiak dagokien edukiontzian.  Ingurumena gutxiago hondatzeaz gain, energia aurrezten lagunduko duzu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario