2017/03/10

MARTXOAK 8A


“Hamaika kultura eskubide berberak”

Ikasturte honetako proposamena Martxoaren 8a1, lantzeko genero eta
kulturartekotasunari buruzko hausnarketa egitea da.
HELBURUAK
Berdintasunaren aurrerapenak ospatu.
Genero eta kulturartekotasunari buruzko hausnarketa egitea.
Sexismoari eta desberdintasunei buruz dauden zenbait aurreiritzi gainditzea,
hau da, kultura batzuk beste batzuk baino berdintasunezkoagoak direla.
Kultura guztietako emakumeek giza jardueraren arlo guztietan izan dituzten
ekarpenak ikustaraztea.

Haur Hezkuntza

Proposatzen da irakasleak GAIAREN AURKEZPENA egitea galdera batzuen bidez:
Norbaitek entzun du Martxoaren 8a ospatzen dela?
Badakizue zergatik ospatzen da Martxoak 8?
Ipuina kontatu:

NAGADU (Maite Gaztelumendi eta Iñaki Zubeldia) edo beste bat gai berdinarekin

Galdera batzuk egin daitezke:
Saioaren hasieran komenigarria izango zen neskatilek hitz egin dezaten, eta
jarraian mutilek…
Ipuinean ikusi edo entzun dutena komentatu.
Jolasten, jaten edo ikasten, hau da, gauzak beste kulturekin konparatuz beste
modu batez egiten dituzte?
Komentatu neskak eta mutilen arteko jolasak, ohiturak ezberdintazunez.
Leloa azpimarratu kultura guztiek eskubide berberak dituztela pentsatzeko.
Nagadu ipuinean familian seme alabaren artean diferentziak ikusten dira?
Aduna eta Aduanak ipuinean kultura ezberdinei buruz agertzen diren
elkarrizketak komentatu.


IKASLEEK BEREN ESKUAK MARRAZTU ETA PINTATUKO DITUZTE (ideia berarekin eskuak
ezberdinak baina eskuak)
Marraztutako eskuak ikastetxeko esku handian jarri edo.
Bideoak:
Serafin satorra:

Tximeleta belarriak – Luisa Aguilar ( 2010) – Pamiela-Kalandra
https://www.youtube.com/watch?v=uqL2uhPMx1Q

   
Lehen Hezkuntzako 1.zikloa

Proposatzen da irakasleak GAIAREN AURKEZPENA egitea galdera batzuen bidez:
Norbaitek entzun du Martxoaren 8a ospatzen dela?
Badakizue zergatik ospatzen da Martxoak 8?
Ipuin kontatu:

NAGADU (Maite Gaztelumendi eta Iñaki Zubeldia ) edo beste bat gai berdinarekin

Galdera batzuk egin daitezke:
Saioaren hasieran komenigarria izango zen neskatilek hitz egin dezaten, eta
jarraian mutilek…
Ipuinean ikusi edo entzun dutena komentatu.
Jolasten, jaten edo ikasten, hau da, gauzak beste kulturekin konparatuz beste
modu batez egiten dituzte?
Komentatu neskak eta mutilen arteko jolasak, ohiturak ezberdintazunez.
Leloa azpimarratu kultura guztiek eskubide berberak dituztela pentsatzeko.
Nagadu ipuinean familian seme alabaren artean diferentziak ikusten dira?
Aduna eta Aduanak ipuinean kultura ezberdinei buruz agertzen diren
elkarrizketak komentatu.

Lehen Hezkuntzako 2.zikloa

IKASLEEK BEREN ESKUAK MARRAZTU ETA PINTATUKO DITUZTE (ideia berarekin eskuak
ezberdinak baina eskuak)
Marraztutako eskuak eta leihoetan itsatsi
Bideoak:
Serafin satorra:

Tximeleta belarriak – Luisa Aguilar ( 2010) – Pamiela-Kalandra
https://www.youtube.com/watch?v=uqL2uhPMx1Q

  
Lehen Hezkuntzako 3.zikloa

Abesti hau landuko da;

Konplize ditut eta  ( Mikel Markez )
I
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

II
Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize...

III
Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize...

IV
Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize...

V
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize...

VI
Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize...




No hay comentarios:

Publicar un comentario